Gai grisa
Amparo Lozano Sancha – Alfonso Berroya – Laia Becerra Martínez – Jose Carlos Torre Ander Gómez Miranda – Julen Araluce – Maite Leyun Orrico – Martí – Borja Gómez Diez – Eztizen La Cruz – Jorge Rubio Pinedo – Alex Karraskosa – Izaskun Alonso Saratxaga.
Marrazkiaren, pinturaren, eskulturaren eta bideoaren bidez, erakusketa honetako obrak modu arin eta konplexuan erlazionatzen dira beren artean, hala forman nola kontzeptuan, lurralde mental bat irudikatu nahian, non ikusten dena eta ikusi ezin dena elkarlotzen diren. Grisa, testuinguru honetan, gizakiaren dimentsio fisiko zein emozionalak konektatzen dituen kolorea da; grisak pentsamendu egituratuaren eta esperientzia subjektiboaren arteko dualtasuna islatzen du.
Erakusketa honen garrantzia ez datza soilik substantzia grisa kontzeptu filosofiko edo zientifiko gisa ikertzean, baizik eta baita Euskal Herriko Fakultateko Pintura eta Marrazketa Departamentuetako irakasleen arteko lankidetza-prozesuan ere. Irakasleen arteko sinergia honek —irakasleek diziplina desberdinetan lan egin arren ikerketa-asmo berbera partekatzen dute— elkarrekin esperimentatzeko espazio bat sortzen du, eta prozesu artistiko zein intelektuala aberastu. Sormen bisualaren ikuspegi desberdinen arteko kolaborazioak sustatu egiten du diziplinen arteko interakzioa, zeinak eremu bakoitzaren muga indibidualak gainditu, eta berrikuntzarako eta hausnarketa kolektiborako giro egoki bat sortzen duen.