
FUTBOLISTOC
Zuhaitz Gurrutxaga / Gipuzkoa
MONOLOGOA
- Antzezlea – Zuzendaritza: Zuhaitz Gurrutxaga
Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOC, bere bakarkako bigarren lana, aurkeztera datorkigu. Ikuskizun honen ardatz nagusia Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten konfidentziak bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.
Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo digu. Gai hauek guztiak umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, eta nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.