FILTRO

Sala Verdi / Uruguay – La Dramática Errante / Bizkaia

ANTZERKI DOKUMENTALA

  • Antzezleak: Marcos Valls, Luis Pazos, Agustín Urrutia, Camila Parard
  • Zuzendaritza: María Goiricelaya

Antzezlanak 1994an Montevideon gertatutakoa du oinarri. ETAko kide izateaz akusatutako euskal herritarren estradizioak manifestazio jendetsua eta polizia-zapalketa bortitza eragin zituen, Filtro Ospitaleko Gertakariak izenez ezaguna. Gertakari historikoa gogoratzea ez ezik, besteak beste, asilo politikoaz, justiziaz eta nazioarteko elkartasunaz gogoeta egitea du helburu.

Antzezlan dokumental bat da, askotariko materialak erreferentziatzat hartuta egina: ordezkarien ganberako transkripzioa, epaiketako zatiak, liburuak, ikus-entzunezko material dokumentala, egunkariak eta aldizkariak, elkarrizketak, etab.

Eguna

Mar 28 2025

Ordua

75 min
19:00

Sarrerak

12€ // *8,50€ (Coliseoaren Laguna)

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Coliseo
Sarrera erosi