EL VASCO

  • NONGOA: ES
  • GENEROA: Komedia

Mikel Euskadin bizi da, langabezian dago, neska-lagunak beste bategatik utzi du eta bere bizitza eta bere inguruko guztia kaka bat dela sentitzen du. Beste modu batera esatearren, gorroto du Euskadi. Horregatik onartu du Argentinako osaba txiki baten proposamena (Mikelen aitonaren ahizpa emigratuaren semea) hara joateko muntatzen ari den enpresan lan egitera. Senitarteko harekin Facebook bidez soilik izan du harremana. Mikel Argentinara iristen denean ezusteko zerbaitekin egiten du topo: Euskadi txiki batera iritsi da; inoiz arbasoen lurra zapaldu ez duten baina pasioz eta modu idealizatuan bizi duten argentinarrak bizi dira han. Jakina, Mikelek Euskal Etxea zapaltzen duen momentutik, “super euskaldun” moduko bat bihurtzen da kolonia osoarentzat.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundo

Eguna

Abu 29 2024

Ordua

22:00

Tokia

Untzaga
Kategoriak