
Eibar: Bizikletaren arkitektura
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2025
Armen fabrikazioagatik ezagutzen da Eibar. 1920ko krisiak dibertsifikazioa ekarri zuen, eta armagintzako makineria eta ezagutzak baliatu ziren beste produktu batzuk ekoizteko. Bizikleten fabrikazioak, kanoien antzeko tutuekin, hedapen handia izan zuen. ORBEA, GAC eta BH izan ziren hiriko hiru marka nagusiak, ABELUX, CIL, GAMMA, ZEUS, ECHASA… ahaztu gabe.
Bisita gidatu bat proposatzen dugu Joseba Aranzabalen eskutik, enpresa hauen inguruko historia eta ezaugarri arkitektonikoak ezagutzeko. Enpresa horiek etxebizitzekin partekatu zuten espazioa, eta horrek eragina izan zuen Eibarko hirigintzan.