Eibar: Bizikletaren arkitektura

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2025

Armen fabrikazioagatik ezagutzen da Eibar. 1920ko krisiak dibertsifikazioa ekarri zuen, eta armagintzako makineria eta ezagutzak baliatu ziren beste produktu batzuk ekoizteko. Bizikleten fabrikazioak, kanoien antzeko tutuekin, hedapen handia izan zuen. ORBEA, GAC eta BH izan ziren hiriko hiru marka nagusiak, ABELUX, CIL, GAMMA, ZEUS, ECHASA… ahaztu gabe.
Bisita gidatu bat proposatzen dugu Joseba Aranzabalen eskutik, enpresa hauen inguruko historia eta ezaugarri arkitektonikoak ezagutzeko. Enpresa horiek etxebizitzekin partekatu zuten espazioa, eta horrek eragina izan zuen Eibarko hirigintzan.

Eguna

Urr 18 2025

Ordua

Gaztelaniaz 11:00 // Euskaraz 12:30. Ekitaldi hau urriak 25ean errepikatzen da.
11:00

Tokia

Errebal Plazia