Egin bedi zure nah-ia
Dantzerti-ko 4. kurtsoko ikasleekin sorturiko ikuskizuna
DANTZA
- Antzezleak: Sara Guevara Rico, Lierni Pau Duce, Paula Plano Calvo, Ibai Romero Munita, Marta Ruiz Muñoz, Vera Saez Ferrero, Claudia Torrubia Campa
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du… Ez al da izango IA gure jainko berria? Eta oraindik ere sakonkiago begiratuz gero, hemen ere, IA-k eskaini dezakeen laguntza edo zerbitzuaz haratago, erlijio guztietan bezala, pertsona gutxi batzuek guzti honi etekina ateratzen diote. Dantza ikuskizun honetan IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dugu, eta gure askatasuna zenbateraino murrizten duen aztertuko dugu. Zeintzuk dira IA-ren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira: gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea?