Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Lehiaketak Debabarrenako “Izengabeak” Musika Talde Lehiaketa – Izen ematea

Debabarrenako “Izengabeak” Musika Talde Lehiaketa – Izen ematea

Lehiaketak gazteen talentu musikala sustatzea du helburu; sariak dirua eta estudio-orduak izango dira. Zuzeneko emanaldiak taldeak aukeratu ondoren egingo dira, irailaren 18an eta 19an.

Parte hartzeko baldintza da taldekideen % 50 gutxienez Debabarrenan bizitzea eta editatutako bi disko baino gehiago ez izatea. Lehiaketa irekita dago edozein musika-estilotako talde eta bandetara. Taldeek lau kantako bilduma bat bidali beharko dute, MP3 formatuan, eta haietako bi, gutxienez, originalak izango dira. Bildumaren gehieneko iraupena  20 minutukoa izango da. Kantuak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, edo beste edozein hizkuntzatan, betiere euskarara edo gaztelaniara itzulita.

Lehiaketa bi fasetan egingo da: hasierako aukeraketa eta kontzertuen fasea, 2026ko irailaren 18an eta 19an, antolatzaileek esango dituztem tokietan. Hautatutako taldeei buruzko erabakia eta emanaldien ordena epaimahaiari eta antolaketari dagozkie, eta haien erabakiak apelaezinak izango dira.

Lehen saria 2.000 euro izango dira eta 50 estudio-ordu, Legarreko Musika Sormen Zentroan; eta bigarren saria, 1.000 euro eta 50 estudio-ordu.  500 euroko sari bereziak ere emango dira euskarazko kantu onenari eta Eibarko talde onenari. Irabazleen izenak irailaren 19ko amaierako ekitaldian iragarriko dira.

Eguna

Mar 16 2026 - Mai 17 2026

+ Info

Izen-ematea

Kategoriak

Izen-ematea