Dantzaren Nazioarteko Eguna
DANTZA TALDEAK
- BALLET EIBARRÉS
- KAXA -NELE DANTZA
- KEZKA DANTZA TALDEA
- ACADEMIA EVA
- UNTZAGA JUBILATUEN ETXEA
- KOA
- PAGATXA
- BEHEKO TOKIA
Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak eta Eibarko akademiek eta dantza eskolek jardunaldi batean parte hartuko dute apirilaren 24an, erakustaldi eta bestelako jardueren bitartez egunero egiten duten lanaren berri emateko. Horrela, eskolek eta akademiek eskaintzen dituzten estiloen aberastasuna eta aniztasuna ikusi ahal izango ditugu, eta egiten dituzten prestakuntza, sorkuntza, interpretazio, sustapen eta ekintzailetza lanei balioa eman.
Dantza-saioek musikaz eta dantzaz jantziko dute hiria, adin guztietako pertsonek parte hartzen duten koreografiekin.
Jaia amaitzeko erromeria izango da GAUARGI taldearekin.
EGITARAUA
- 17:30
- Ego Gain, Urkizuko Parkea, Errebal Plazia, Untzaga Plaza
- 19:00
- Untzaga Plaza
- 20:00
- Erromeria