CHECK OUT

Cía Adrián Conde / Asturias

ZIRKUA / CLOWN

  • Antzezlea: Adrián Conde
  • Zuzendaritza: Anacelia Álvarez, Adrián Conde

Komedia bisuala, zinema mutuan inspiratua. Eugenioren bizitza hotel bateko hallean igarotzen da. Maleten artean, seme-alabei etorkizun hobea uztearekin egiten du amets. Ez da ohiko mandatu-mutila, eta, gaizki-ulertu, clown-joko eta dibertsio askoren artean, lanegun batean, ezustean ohartuko da orainaz gozatuz bizitzea baino etorkizun hoberik ez dagoela. Familiaren garrantziaz hausnartzera eta denbora zeri eskaintzen diogun pentsatzera bultzatzen duen
istorioa da.

2024ko Fetén saria jaso zuen antzezle onenari eta Oh! saria haurrentzako ikuskizun onenari. Adrián Conde Espectáculos konpainiak 20 urtetik gora daramatza magia eta clowna bateratzen, kutsu propioa duten ikuskizunak lortuz. 2021ean, konpainiak erabat aldatu zuen bere lanaren norabidea eta beste ikuskizun batzuk egitera igaro zen, zeintzuen helburu nagusia publikoari gogoeta-mezu bat uztea den. Gai garrantzitsu hauek lantzen ditu: emozioen kudeaketa, erresilientzia, galera eta familia. Konpainiaren ikuskizunak 25 herrialdetan baino gehiagotan antzeztu dira, eta hainbat sari jaso dituzte, estatuan eta nazioartean.

Eguna

Mar 02 2025

Ordua

60 min
17:00

Sarrerak

5€

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Coliseo
Sarrera erosi