BEWIS DE LA ROSA

Amor más que nunca

Bere proposamena, “landa giroko rapa” deitzen duena, rap musika motaren erritmoak eta formak, normalean hiriarekin identifikatzen direnak, landa eta herria protagonista diren beste paisaia batzuetara eramatearen aldeko apustua da. Bewis de la Rosa Beatriz del Monte da, diziplina anitzeko artista, laurogeita hamarreko hamarkadan Madrilgo periferian hazi zena, baina Cuencako Villamayor de Santiago herriarekin ere harremana zuena. Horrek guztiak markatu zuen bere ikerketari, dantzari, aktore, koreografo eta musikari lana.
Amor más que nunca bere lehen albumean, landa-ingurunearen aldarrikapena beste kezka batzuekin nahasten da: osasun mentala, memoria historikoa eta, batez ere, maitasuna, gure bizitza partekatzen dutenekin harreman afektiboak izateko moduak. Proposamenak hauetatik abiatzen dira: ez-monogamiak, pentsamendu erromantikoarekiko desafioak, sexualitatearen edo erantzukizun afektiboaren ideien inguruko hausnarketak.

 

 

Eguna

Mai 11 2024
Amaitua

Ordua

22:30

Tokia

Untzaga
Kategoriak