BENGO

Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo izenaren atzean. Musika urbanoaren baitan kokatzen da eta abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. 2021ean argitaratu zuen bere lehen lana, 4 Taupada izenekoa eta 2022an plataforma digitaletan zenbait abesti zintzilikatu ostean, iaz argitaratu zuen orain arte kaleratu duen azkena Bizirik izenpean. Aurretik egina zuenarekin alderatuta, soinu anitzagoa lantzen du bertan. Azken urteetan Euskal Herriko txoko ugaritan entzun ahal izan ditugu bere abestiak eta bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu Eibarren.

Iturria: Goiena

Eguna

Eka 15 2024
Amaitua

Ordua

23:00

Tokia

Untzaga
Kategoriak