
ACHA HERRAMIENTAS SL 85. URTEURRENA
Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, zeinaren aurtengo leloak (Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan) gonbidatu egiten gaituen berriz ere irudikatzera zer eginkizun duten museoek identitate kulturalaren zaindari eta berritzaile gisa, armagintzaren museoak Acha Herramientas SL 85. urteurrena erakusketa inauguratuko du. Erakusketak 1940an Esteban Achak fundatutako industria txiki baten hastapenei eta bilakaerari buruz hitz egingo digu, XX. mendean jaiotako Eibarko beste enpresa askoren izaera ekintzaile eta dinamikoaren adibide gisa.