ERAKUSKETA: Eibar: laino guztien gainetik… edo azpitik Eibar, sobre las nieblas o bajo ellas
Jose Luis Irigoyen
OTSAILAK 6, 19:00, EIBARKO ARRATE KULTUR ELKARTEKO TOPALEKUAN
kantu saio irekia
OTSAILAK 9, 19:00, ELKARTEAN
marrazketa eta luzaketa tailerra
Maite Arriaga eta Nuria Rodriguez-en eskutik
OTSAILAK 28
XXVIII. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA
MARTXOAREN 8KO EGUERDIRA ARTE
Lehiaketa “Aratusteak” lemapean inauteriak edo karnabalak antolatzen da, eta gai horrekin lotuta. Argazkiek ez dute zertan Eibarko aratoste edo Eguen Zurikoak izan.
Baldintza orokorrak
- Parte hartu nahi duen ororentzat irekia.
- Modalitatea: zuri-beltzean nahiz kolo retan, berdin da.
- Lanak: gehienez 3 lan, egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak.
- Epaimahaiaren esku egongo da argazkiak banaka edo multzo gisa saritzea.
- Aurkezteko formatua: irudiak JPG formatuan egon behar dira. Fitxategi ba
koitzak ezin ditu 6 Megatik gora izan. Edizio lanean askatasun osoa dago.
Izen ematea eta bidalketa
- Bai argazki bidalketa, bai izen ematea era digitalean egingo dira.
- Argazkiak eguenzuri2026@gmail.com posta helbidean jasoko dira.
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna: MARTXOAREN 8a, igandea, eguerdian.
- Honakoa eskatuko da: izen deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiaren zenbakia eta izenburua.
- Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren
izenburuarekin jarraitu. Adib: 1_Muskerra.jpg ; 2_Kuku prakak.jpg…
Sariak eta sarien banaketa
Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak 20 aukeratuko ditu, eta horien artean 3 sari emango. Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du. Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria, eta hirugarrenari, 60 euroko saria.
Sarien banaketa Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera egingo da, martxoaren 25ean , asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.
Argazkiak erabiltzeko eskubidea
Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira, eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko. eskubide horiek uztearen truke, egileak inoiz ezingo du eskatu beste ordainsaririk, saritik aparte. Sarituak izan ezkero, irudiaren eskubideak partehartzailearen ardura izango dira.
Erakusketa
Aukeratutako 20 argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO Topalekuan erakusgai izango dira, martxoaren 25etik apirilaren 5era, betiere parte hartze nahikoa bada. Era berean, hautatutako lanen egileek ezin izango diote uko egin erakusketan parte hartzeari.
Oharrak
- Erakusketarako argazkiak ―saritu gabekoak― apirilaren 20tik aurrera jaso ahal izango dira Arrate Kultur Elkarteko bulegoan.
- Helbide elektroniko bidez jasotako argazki eta datuak epe honetan deuseztatzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak.
- Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
- Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
Informazio gehiago
Bulegoan, 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com
posta helbidera idatzi.