Saluda

Ekainarekin batera hasten da eibartar askok gehien itxaroten duten aldia: eguraldi eguzkitsua, egun luze eta beroak. Gainera, gure herrian garai hau jaiez eta ospakizunez beteta egoten da, eta jai horien artean, bat oso kutuna: sanjuanak.

Kolektibo sozialek funtsezko zeregina jokatzen dute gure herriko elkarte-sarean. Talde hauek (auzo-elkarteak, boluntarioak...) hilabeteak daramatzate lanean, jai egitarau zabal bat osatzeko, eta haien dedikazioari eta Udalarekin batera egindako lanari esker, bilatzen duguna da sanjuanak, jai bat baino gehiago, lokarri kultural bat izatea, ospakizunen bidez herritar guztiak batuko gaituena.

Egia da gure jaiak Lizarrako dultzaineroekin eta ondorengo "txupinazoarekin" hasten direla ofizialki, baina aurten, ekainaren 21etik (ostirala), hainbat kultura-jarduera egongo dira eta lehen mailako jai giroaz gozatu ahal izango dugu.

Eibarko kaleak eta Untzaga plaza eszenatoki bihurtuko dira, musika- eta antzerki-taldeek, kolektiboek eta herritar guztiek protagonismoa har dezaten.

Gainera, lerro hauek baliatu nahi ditut Eibarko Klub Deportiboari zorionak emateko bere mendeurrenagatik. Ehun urte dira kirol eta kultura-jarduerak antolatzen, eta erreferente garrantzitsua da gure herrian.

Hemen datoz sanjuanak berriz ere, eta jai zoriontsuak opatzea baino ez zait geratzen.

Gora Eibar eta gora Eibarko Sanjuanak!

Jon Iraola Iriondo - Eibarko Alkatea