Asmodun elementuak – Intentional elements
Ibon Aranberri
“Intentional elements/Asmodun elementuak” izeneko argazki-serieak, lehen aldiz aurkezten dena Eibarren, amaiera ematen dio “Makina eskua da” erakusketarekin hasitako zirkuluaren lanari. Erakusketa hura Armagintza Museoan egin zen 2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburuko Bake Ituna proiektuaren barruan, non armagin ofizioa ikastearekin lotutako bilduma partikularretatik, eskoletatik eta gordetako kaxoietatik ateratako materialak eta ariketak birsortu zituen.
Erakusketa honek eskerrak eman nahi dizkie beren piezak utzi eta lan hau sortzen lagundu zutenei.
Obra hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu du berriki.