Señoras y señoras
Señoras y Señoras antzezlan bat da, eta bere sortzaileek —María Guerra (La Script) eta Mariola Cubells (La Ventana, Cadena Ser)— “pop ikuskizun feminista” gisa definitzen dute. Ikuskizunak 60ko hamarkadan jaiotako emakumeengan jartzen du arreta: Espainiako historian berezia den belaunaldi bat, gizarteak haientzat ezarritako eskemak hautsi dituzten emakumeek osatua.
Kazetari eta komunikatzaileek sortu, gidatu eta antzeztutako lana da, Mariola Cubells-en “Mejor que nunca. Felices, imbatibles, pioneras” liburuan oinarrituta. Ikuskizunak esperientzia pertsonalak, gogoetak eta anekdotak uztartzen ditu, euskarri bisual ezberdinekin eta umore handiarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta Kultur Factorykultur agentziaren laguntzarekin antolatuta.