Eskala eta zatiak
Javier Balda
Materialak, hondarrak, irudiak —emandakoak edo prentsatik edo argitalpenetatik, ustekabeko antzemateetatik eta argazki intuitiboetatik eratutakoak— erabili dira erakusketa honetako lanak egiteko. Hala, material horiek eraikuntzak dira, leku berriak islatzen dituztenak zatikatutako errealitate bateko lekuko gisa, inguruan dutena behatzeko eta bertan une batez pausatzeko.