UNA MADRE DE PELÍCULA
Leona Madre, La Alegría Producciones eta Pentación / Madrid
KOMEDIA
- Antzezlea: Toni Acosta
- Zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Eva Mariak, gaueko ordu txikietan, Alexandro bere seme bakar eta maitatuaren mezu irmo bat jaso du: haren gelan sartu eta giltzarrapoz itxitako kaxoi batean dokumentu bat bilatu behar du, ikasten ari den Unibertsitate amerikarrerako premiaz behar duena. Premiazkoa da “oraintxe bertan, une bat ere galdu gabe, ama”. Alexandrok oso ongi ezagutzen du bere ama, eta ohartarazten dio ez erortzeko, aukera bikainaz baliatuz, bere gauzetan arakatzeko tentazioan; hain tentazio gizatiarra eta bereziki amatiarra. Eva Mariak agintzen dio semeari zintzo beteko duela bere egitekoa, baina behin enkarguan sartuta… Nor da bekatutik libre? Izan ere, bera oso zinemazalea da, eta badaki “Tentazioa goian bizi dela”, edo semearen ezkutuko tiraderaren atzealdean. Bere bizitzaren oroitzapenak eta habia huts probokatzaile horren sentipenak zurrunbilo zirraragarri eta dibertigarri batean murgilaraziko dute Eva Maria, bere eguneroko errealitatea benetako film-abentura bihurtuz.