Preguntamelón
Milán Salcedo _ Madrid
KOMEDIA
- Antzezleak: Millán Salcedo
- Zuzendaritza: Millán Salcedo
Preguntamelón ez da ikuskizun bat edo podcast bat soilik; lan hau bidaia bat da Millán Salcedo komedia espainiarreko irudi ikonikoenetako baten umorearen eta bizipenetan barrena.
Bereak dituen umore garratz eta txinpartatsuarekin, Millanek gaurkotasuna, pasadizoak eta zuzeneko aitorpenak nahasten ditu. Ikuskizun hau aukera bat da barre egiteko, hausnartzeko eta urteak fokutik aldentzen eman ondoren, inoiz baino indartsuago itzuli den umorista baten espontaneotasunaz gozatzeko.
Esperientzia ahaztezin bat, non publikoa haren zorroztasunaren lekuko izango den; aurkezle-kazetari bat izango du lagun, ikuskizunari dinamismoa eta estruktura emanez. Millanek dioen bezala: “Hemendik aurrera… zin egiten dut egia kontatuko dudala, egia osoa, nahiz eta egia osoa gezurra irudituko zaizuen”.