Skip to content Skip to footer

Hasta el último baile

Eva Guerrero _ Bizkaia

DANTZA & TRAGIKOMEDIA

  • Antzezleak: Aiala Etxegarai, Yolanda Bustillo, Amaia Santamaria
  • Zuzendaritza eta Koreografia: Eva Guerrero

Hasta el último baile zuzeneko musikaz girotutako dantza-ikuskizuna da, denboraren iragaitea, gorputzaren eraldaketa, absentziak eta oroitzapenak dituena hizpide. Fikziozko autobiografia da. Nola gordetzen dira oroitzapenak gorputzean? Zer forma ematen dizkidate dagoeneko hemen ez dauden pertsonek? Zer eraldaketa izaten ditu nire gorputzak denbora igaro ahala? Zure baitako zer dago niregan?

Dantza eta musika protagonista direla, oroitzapenetatik, beste pertsona batzuen ahotsetatik eta iraganeko melodietatik abiatuta, nahaspilatutako istorio bat kontatzen dugu, autobiografia apur batekin eta fikzio apur batekin, eta hor guztia nahasten da, zahartzaroari, gorputzari, gorputzean geratu eta bera eraldatzen duten lorratz guztiei eta dantzak belaunaldi ezberdinak batzeko duen ahalmenari buruz gogoeta egiteko.

Eguna

Mar 05 2026

Ordua

Iraupena: 60 min
19:00

Sarrerak

12€ // *8,5€ Coliseoaren Laguna

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Coliseo
Sarrera erosi